II. Euskal Herriko Mus Txapelketa abian da

II. Euskal Herriko Mus Txapelketa abian da https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ii-euskal-herriko-mus-txapelketa-abian-da/@@download/image/20101255461mus.JPG
2012/12/13
berria
Zazpi herrialdeetako muslariak elkartu nahian antolatzen du txapelketa Euskal Herriko Mus Federazioak. Final handia martxoaren 20an jokatuko dute, Seguran.

Kanporaketa nagusien egutegia hauxe da:
Xiberu: Urdiñarben, otsailaren 20an
Baxe Nafarroa: Heletan, otsailaren 20an
Lapurdi: Pausun, otsailaren 20an
Nafarroa: Iruñean, martxoaren 6an
Gipuzkoa: Seguran, otsailaren 27an
Bizkaia: Durangon, otsailaren 6an
Araba: Trebiñon, otsailaren 13an
Informazio gehiago: www.euskalherrikomustxapelketa.org