“II”

“II” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ii/@@download/image/Windmills_by_The_Ocean_II.jpg
2011/07/01
kritika
Testua: Haize Galarraga
Windmills by The Ocean
120.zenbakia
Taldearen bigarren lanak atmosfera lasaigarri batean murgilduko gaitu. Nagusiki instrumentala da diskoa, gitarren efektu koloretsu eta melodia leunekin; ahotsa oso tarteka entzun daiteke, goxotasunez, disko osoan zehar nagusi den giro eztiari jarraiki. Musika estilo hauekin gertatu ohi denez, baina, lehenengo bizpairu abestiak entzun ondoren, lozorrotik aterako gaituen emozio puntuaren zain gera gintezke, erantzunik jaso gabe. Bart gaueko garagardo eta gainontzeko edari alkoholdunen efektu bortitza arintzeko edo espidifenaren osagarri edo ordezko gisa erabiltzeko gomendagarria.