Ihintza Irizar: "Dokumentalak ikustea asko gustatzen zait"

Ihintza Irizar: "Dokumentalak ikustea asko gustatzen zait" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ihintza-irizar-dokumentalak-ikustea-asko-gustatzen-zait/@@download/image/fotomaton_1456398472.jpg
2016/02/12
elkarrizketa


‘Hitzetik hortzera’ saioan ikusi zintugun, eta orain ‘Gu Ta Gutarrak’ saioan ari zara. Badira ezberdintasunak...

Hitzetik hortzera saioan eserita egoten ginen, hortik hasita nire egitekoa ezberdina zen. Gu ta gutarrak saioan, ordea, platoan erronkak azaltzera sartzen naiz, beste hainbat zereginen artean. Programa askoz mugituagoa, zoroagoa eta gazteagoa da.

Zer eskatzen diozu telebistari? Zer ikustea gustatuko litzaizuke?
Arlo guztietako gaiak azalduko dituzten saioak, beti ere, bakoitzak bere azukre apurra jarriz. Dokumentalak ikustea asko gustatzen zait, noski, Gu ta gutarrak saioaren ondoren, kar-kar-kar!

Eta zer lanetan ibiliko zinateke gustura?
Ezingo nuke esan lan bakar bat, gauzak probatzea gustatzen zait, ondoren zerbait ez zaidala gustatzen esan ahal izateko. Oraindik asko daukat ikasteko!



Aurkezle edo gidoilari?
Aurkezle. Gidoilari lana ez dut probatu, baina aurkezle lanetan saltsa gehiago dagoela iruditzen zait.

Batukada edo erromeria?
Erromeria, batukada baino hobeto dantzatzen baitut, baita instrumenturen bat jo ere.

Politika edo futbola?
Politika. Futbola ez zait gustatzen, garrantzia gehiegi ematen zaio gaur egungo gizartean.

Eguerdiko edo gaueko poteoa?
Eguerdiko poteoa, luzatzeko aukera gehiago duelako.

Kafea edo tea?
Tea. Irlandak tera lotu ninduen.



Zein izan da egin dizuten proposamenik zoroena?
Mediterraneoan, txalupa batean, aldamenetik ferry bat pasatzen ari zen bitartean...

Zerk limurtzen zaitu?
Magiak eta txispak. Zerbait biziak.

Eta zer ezin duzu jasan?
Agurtzen ez duten pertsonak. Ezta pertsona zuhurrak eta albokoari nahita mina egitera doazen horiek ere.

Nola hasiko zenuke gau ero perfektua?
Hondartza lasai batean eta konpainia onean. Zerbait afaldu, bainutxo bat hartu eta gero gerokoak...