IHESaren inguruko hausnarketa eta kultur ekitaldiak Gasteizen

Arabako HIESaren kontrako batzordeak antolaturik mahai-ingurua, kontzertua, antzerkia eta Dj emanaldia antolatu dira Montehermoso kultura-etxean abenduaren 3an.
Joan den abenduaren 1ean ospatu zen IHESaren Aurkako Nazioarteko Eguna, baina egun honen inguruan antolatzen diren ekimenak ez dira data zehatz horretara mugatzen. Sidálava Arabako HIESaren kontrako batzordeak, Montehermoso kultura-etxeak eta Gasteizko udalak abenduaren 3rako egitarau interesgarria gorde dute.
Jardunaldien leloa "Sarbide unibertsala eta giza eskubideak" izango da, eta sindromearen prebentzioak, tratamenduak eta arretak gizaki ororengana iritsi behar duela azpimarratuko du. Izan ere, hainbat diskriminazio direla medio, hala nola, emakumeen zapalkuntza, txirotasuna edo homofobia, munduan zehar hainbat kolektibok oinarri-oinarrizko osasun eskubiderik gabe biziraun behar du.
Mahai inguru batekin hasiko dira ekitaldiak. 'Gaur egungo GIBaren egoera' izango da gai orokorra eta parte hartzaile bakoitzaren hitzaldi banarekin emango zaio hasiera 11:30etatik aurrera. Joseba Portuk Txagorritxu Ospitaleko barne-medikuntzako adituak antiretrobiralen tratamenduaren perspektiba izango du bere jardunaren ardatz. Josefina Lopez Munainek, Basurtoko Ospitaleko gaixotasun infekziosoen sendagilea transmisio sexualeko gaixotasunen egoeraz arituko da. Estibaliz Diaz Perez, Sidálavako psikologoak GIBa, autoestimua eta estigma soziala izango du hizketagai. Azkenik, Jorge del Romero, Madrilgo Sandoval STG Zentruko arduraduna, ugalketa eta GIBari buruz arituko da.
Arratsaldeko zortzietan Amaia Arzuaga diseinatzaileak Sidálavaren alde sortu duen kamisetaren aurkezpena egingo da, eta jarraian Carlos Mena kontratenorrak kontzertua eskainiko du.
Gauean eskainiko den emanaldi bikoitzarekin osatuko dute eguna. Hasteko Detritus Teatro taldeak 'Desabróchense los cinturones' lana eskainiko du. Hauen ondotik Miss Sasa Djren musikarekin berotuko da giroa.