Igor Elorza: "Goizean jaikitzen dakien gautxoria naiz"

Egun eguzkitsu batean Igor Elortzarekin hitzordua egin, eta jariotsu topatu dugu durangarra, alajaina. "Jendeak oso serioa naizela uste du, baina ezagutu orduko zenbat tontakeria esateko gauza naizen ikusten du" dio bertsolariak.
Joan al dira Txapelketako ajeak?
Bai. Jada olatutik jaitsi gara, naiz eta urte hasieran saio dezente egin ditugun finalistok. Orain udara begira jarrita gaude.
Eta olatuan gustura aritu al zara bertso-surfean?
Bai. Jendeak, emaitzari begira egoten garela uste du, eta ez da horrela. Olatua sortzen hasten denean, aurre egiteko prestatzea da atseginena: doinuren bat prestatu Gustura aritu nintzen, eta lana ondo egin izanaren zaporea dut.
Udaldia bertso-saioen sinonimo al da?
Bai, baina baita negua ere, gure denboraldiak bi atal baititu. Udaberri eta udako saioetan jendearen martxan sartu behar izaten dugu: herrietako festa giroan... Normalean gaiak arinagoak izaten dira eta giroa, alaia.
BECeko finalaren atarian, ondokoa esan zenuen: "Bertsolariaren ardurak lan egitea izan behar du, eta orain, ondo mentalizatzea lan horri etekina ateratzeko". Udan aldagaiak aldatu egiten al dira?
Agian beste mentalizazio bat behar izaten da. Udan, bertsotan egiteaz gain, jendearekin egotea ere tokatzen da. Bertso ordutegia ere askotarikoa da; eguerdian, arratsaldean, gauean
Gautxoria al zara?
Dezentekoa! Baina benetako gautxoriek izan behar omen duten bezalakoa naiz: gauez ibilita ere, goizean jaikitzen dakiena.
"Guretzat bertsolaritza festa zen, orain lana bihurtu da" (Txomin Ezponda). Lan nekosoa?
Ez. Egia da bertsotan gehien gabiltzanok lan horretara jarrita gaudela, nahiz eta badakigun ez garela aberastuko. Beste edozein lanek bezala, baditu bere momentu nekosoak, baina, aldi berean, luxua da gustatu zaizun horretan buru-belarri ibili ahal izatea. Hala ere, bertsolari bakoitzak bere neurria zein den jakin behar du. Nik uda erdialdera, oporralditxoa hartzen dut.
Inoiz bajarik eskatu al duzu bertsotan?
Oraindik ere, hori da dugun eragozpenetariko bat, baita gizarte segurantzarik ez izatea ere.
Udan, bertso-afariak ala oholtza?
Biak. Bertso afariak biziagoak izaten dira, eta ondo ateratzen direnean oso atsegingarriak izaten dira, normalean bi bertsolari aritzen baikara librean. Guneak asko izan daitezke: herriko plaza, gaztetxea Leku hain ezberdinetan kantatu eta jendea gogobeteta ikustea pozgarria da oso.
Bertsotarako, nor izan ohi duzu bidaia-lagun?
Bertso bikotearekin kimika lortzea bikaina da; konplizitatea, alegia. Nire bikote artistiko naturala, Unai Iturriaga da. Jon Maiarekin ere asko kantatuta nago.
Bazterrak ezagutzeko asmoz egin al zenituen topografia ingeniaritza ikasketak? Ez al zenekien bertsolari izatearekin nahikoa zela?
17 edo 18 urterekin hanka-sartze galanta da ikasketak uztea, futbolari ona izanda ere. Gaztetxotan, marrazketa eta fisika atsegin nituenez, topografia ikasi nuen. Egun utzita daukat. Orain, ez dakit arrankatzeko moduan egongo nintzatekeen ere, baina, agian, inoiz bueltatuko naiz mundu horretara.
Bertso-saio bat amaitu eta festan murgildurik zenbat aldiz esan dizute "Igor, bota ezak bertsoa!"?
Askotan. Udan dezente gertatzen da, bertso-saioa amaitu eta bertsotara hurbildu ez direnak bertso eskean aritzea. Horiei jada kantatu ditugula esaten diegu, eta itxaroteko datorren urtera arte.
Bertsolaritzak, kantak dioen bezala, "festarik festa hor nabil ni egunero" ibiltzeko aukera eman al dizu?
Bai, eta festazalea izanez gero, arriskutsu samarra ere bada; gero, bada ez bada ere, komeni da kirolen bat gogoko izatea. Neguan festa eramaten ibiltzen gara. Udan, aldiz, festaz festa.
Euskal Herrian, ba al da ezagutzen ez duzun herririk?
Nahiz eta Gipuzkoan eta Bizkaian asko ibili naizen, baditut mapan hutsunetxoak.
Bidaia-agentziarik martxan jartzeko asmorik?
Ez; baina batek daki. Bertso mundutik gazteek ostikoka bidaltzen gaituztenean, eta topografian sartzeko berandu bada, zerbait pentsatu beharko dut.

Toalla edo mendiko botak.Toalla! Oso txirrindu zalea naiz, baina mendizale naizenik ez diot nire buruari aitortuko.
Eguzkia edo itzala.Eguzkitan itzala.
Udan literaturarentzat betarik?Gaztetan ez bezala, orain, irakurle amorratuagoa naiz.
Bertsolariek udan asko ligatzen al duzue?Patente hori pilotariek daukate, eta ligatzea abildade kontua da.

oso kate motzean