Igone Mariezkurrenak eta Irantzu Pastorrek 'Lumineszenteak' lanaren ingurukoak azalduko dituzte gaur Donostian

Emakumeen aurkako indarkeria ikusezinak bistaratu eta erresilientzia historiak ezagutarazteko helburua duen Lumineszenteak liburuaren erakusketa zabalik da Okendo Kultur etxean, eta gaur arratsaldean, 19:00etan, emango dute egileek, Igone Mariezkurrena kazetari eta antropologoak eta Irantzu Pastor argazkilariak, proiektuaren inguruko hitzaldia, Literaktum jaialdiaren baitan.
2018 eta 2021 bitarte Palestinan, Indian, Lakota Nazioan eta Euskal Herrian elkarrizketatutako 63 emakumeren bizitza-kontakizunek eta erretratuek osatzen dute liburua eta erakusketak lan hori du oinarri, haren lagin bat erakusten du: 24 emakumeren testigantzen laburpenak eta argazki-hautaketa. Egileek azaldu dutenez, "diskurtso nagusietan oihartzunik eta lekurik ez duten emakumeen testigantzak nahiz argazkiak" biltzen dira bertan. Emakumeen aurkako indarkeria ikusezinak bistaratu eta erresilientzia historiak ezagutarazteko helburua duen Lumineszenteak liburuaren erakusketa zabalik da Okendo Kultur etxean, eta gaur arratsaldean, 19:00etan, emango dute egileek, Igone Mariezkurrena kazetari eta antropologoak eta Irantzu Pastor argazkilariak, proiektuaren inguruko hitzaldia, Literaktum jaialdiaren baitan.
Lanak jasotako testigantzen protagonistak egiturazko indarkeria-testuinguruetan bizi edo hazi izan dira, hala nola okupazio militar, pobretze, behartutako lekualdatze, genozidio, arrazakeria edo asimilazio kulturaleko giroetan: "Estrukturalak diren bortizkeria horiek, baina, modu bereizian islatzen dira emakumeen identitateetan, gorputzetan, subjektibitateetan, esperientzietan eta gizarte-harremanetan. Izan ere, emakumeen aurkako indarkeria patriarkalak adierazpen-sorta zabala hartzen du; generoak, arrazak, etnizitateak, klaseak, sexualitateak eta abarrek zeharkatutako harreman sozial, ekonomiko eta politikoetan gauzatzen den etengabeko eta eskala anitzeko botere-ariketa baita".
Halako istorioak topatuko ditu irakurleak liburuan zein erakusketan: "Nola egiten dio aurre emakume palestinar batek minbiziari lurralde okupatuetan? Nolakoa da Indiako emakume alargun baten bizitza, egoera horren estigma dela-eta bizirauteko eta semea elikatzeko prostituzioan aritu behar badu? Nola bizirauten du bost urte zituelarik ‘Indiarrentzako Barnetegi’ batera indarrez eraman eta bere hizkuntza, kultura, eta jatorria ahaztera behartu zuten Ipar Amerikako emakume natibo batek? Zer nolako indarkeria pairatzen du emakume ijito batek, mespretxuzko eta susmo txarreko begiraden bidez, autobusean esertzen denean edo denda batean sartzen denean?".
Erakusketa urtarrilaren 18ra arte egongo da zabalik, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:30era.