'Igogailua': podcast bidezko fikzio berria!

'Igogailua': podcast bidezko fikzio berria! Gaur bertan estreinatuko du AEK-k 'Igogailua' izeneko podcast berria. Hiru Damatxorekin batera ekoitzitako podcast bidezko fikziozko saila izango da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/igogailua-podcast-bidezko-fikzio-berria/@@download/image/Captura de pantalla 2019-05-22 a las 10.13.48.png
2019/05/22
Gaur bertan estreinatuko du AEK-k 'Igogailua' izeneko podcast berria. Hiru Damatxorekin batera ekoitzitako podcast bidezko fikziozko saila izango da.
'Igogailua': podcast bidezko fikzio berria!

Euskaltegietako euskara ikasleentzat pentsatuta egonagatik, euskaldun ororentzat egokia den proiektu berria estreinatuko da gaur: Igogailua. Helios del Santo komunikazio arduradunak iragarri duenez, Twitter, Facebook eta Instagram sare sozialen bidez zabalduko dute. "Horiez gain, Whatsapp, Telegram eta posta elektronikoa ere baliatuko ditugu". Bost atal izango ditu irrati-nobela labur honek.

Soilik bi ahots entzuten dira Igogailua-n:  Nerea Aranburu (Atzean Zuloa) eta Nerea Arriola (Gutuberrak) aktoreenak.

Gaur eta ekainaren 12 bitarte atal berriak egongo dira entzungai Aek-ren webgunean, jarraian zehaztutako datetan. Adi egon, ongi pasa eta sar zaitez beraien Igogailuan!

 1. atala
"...Une horretan, igogailuak zarata handia aterako du. Ainhoak ez daki zer gertatzen ari den...”

Estreinaldia: maiatzaren 22an

2.atala
Estreinaldia: maiatzaren 29an

 3.atala
Estreinaldia: ekainaren 4an

4.atala
Estreinaldia: ekainaren 6an

5.atala
Estreinaldia: ekainaren 12an