Igo egin dute Netflix-en prezioa

Igo egin dute Netflix-en prezioa Gaurtik aurrera, pare bat euro gehiago ordainduko dituzu zure kontuagatik. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/igo-egin-dute-netflix-en-prezioa/@@download/image/netflix-everywhere-670x335.jpg
2019/06/20
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Gaurtik aurrera, pare bat euro gehiago ordainduko dituzu zure kontuagatik.
Igo egin dute Netflix-en prezioa

Azken hiletan egindako berrikuntzek eta gehitutako eduki berriek justifikatzen dute Netflix telesail eta film plataforma erabilienaren prezioen igoera. Zehazki, %9 eta %14 bitarte igo dituzte tarifak, bakoitzak kontratatutako planaren arabera. Soilik oinarrizko paketea mantenduko da orain arteko prezioan: 7,99 euro.

Hala, tarifa estandarra euro bat igoko da, 10,99 euroetatik 11,99 euroetara hilean, eta premium plana berriz, bi euro, 13,99 euroetatik 15,99 euroetara. Igoera gaur jarri dute martxan, hilak 20, eta erabiltzaileek email bidezko informazioa jasoko dute.

Egun, Netflix plataformak 3 milioi bezero ditu munduan, eta hainbat herrialdetan aplikatu ditu prezio igoerak, nagusiki AEBetan. Oraindik ere, gehien erabiltzen den plataforma da, eta ez dirudi HBO, Movistar+, Sky, Amazon Prime Video, Filmin, Rakuten TV eta Flixolé, edota laster martxan egongo diren AppleTV (udazkenean) eta Disney+ (datorren urtean) plataformen lehiak beldurtu dienik.