Igelak kantari

Igelak kantari https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/12/15
albiste-laburra
Igelak kantari
Musika ukituak izango dituen Igelak izenburudun komedia errodatu du Patxo Telleriak Donostia, Pasaia, Oiartzun eta inguruetan. Delitu ekonomikoengatik atxilotuko dute Gorkak Otxoak gorpuztuko duen sukurtsal zuzendaria, eta nagusiek bakarrik uzten dutenean, etxegabetzeen kontrako elkarte batek okupatutako eraikinean topatuko du babesa. Otxoarekin batera arituko dira Miren Gaztañaga, Mikel Losada edota Itziar Atienza, eta hainbat musikarik ere parte hartuko dute, modu batera edo bestera; tartean izango dira Ainhoa Arteta, Xabi Solano, Gose, Francis (Doctor Deseo) edota Gatibu.