Igandean ospatuko dute 'Dagigun!' Ibilaldia Durangon

Durangaldeko 38. Ibilaldia antolatu dute Kurutziaga eta Ibaizabal ikastolek, euskara sustatzeko helburuarekin.
Badator berriz ere Durangaldeko Ibilaldia; igande honetan, Dagigun! lelopean, euskararne erabilera bultzatzeko ospakizun eguna egingo dute Durangon. Aurten, Kurutziaga eta Ibaizabal ikastolak izan dira jaialdia antolatzeko arduradunak.
Kurutziagak 40 urtetik gora daramatza Durangaldeko haurrak hezten, eta errefererentzia bihurtu da inguruan; egun, mila haurretik gora ikasten dute bertan.
Ibaizabal ikastola modu kooperatiboan sortutako gunea da; hala, langile, guraso, eta kolaboratzaileek elkarren artean kudeatutako ikastola da, Kurutziaga, Txitxirri, R. M. Azkue eta Andra Mari ikastolak kide dituela.
Igande guztian zehar haur, guraso eta bertaratzen diren guztientzako jarduerak antolatu dituzte:
Ibaizabal ikastolan emango diote hasiera Ibilaldiari, bertan zinta moztuz. Ondoren, San Agustin aretoan lekuko aldaketa egingo dute, Mungiako Larramendi ikastolakoekin, haiek izango baitira datorren urteko Ibilaldiaren antolatzaileak.
Ikastolek flash mob-a egingo dute, eta Rosa eta Rosi irakasleak omenduko dituzte.
Sartu Ibilaldia-ren webgunean!

Mosaikoa from Ibilaldia Elkartea on Vimeo.