Igande honetan, hitzordua Herri Urratsekin

Iparraldeko ikastolen aldeko festa euskaltzalehandiak 30 urte beteko ditu aurten eta, beti bezala, Euskal Herriko bazterezberdinetatik hurbildutako milaka lagun batuko ditu Senpereko lakuareninguruan egunpasa.
Kanboko Xalbador kolegioko Nere Pentzea etxeaerosteko antolatu zuen Seaskak, orain dela 30 urte, lehendabiziko Herri Urratsfesta. Eta 2013ko honetan ere, datorren igandean –maiatzak 12– lortuko direnetekinen zati handi bat kolegioaren eraberritze proiektua finantzatzekobideratuko dute, horixe da xedea.
Horretarako, ohiko legez, Senpereko lakuainguratzen duen ibilbidean zehar hamar gune barreiatu eta ekitaldiz, jatekozeta edatekoz, musikaz eta giro apartaz beteriko egitaraua eskainiko dute egunosorako.
Kultur programazioari dagokionez, hauek dirahitzordu aipagarrienak:
NAFARROA GUNEAN
11:00. 2zio
12:30. Famile Arthus
14:30. Humurau
16:00. Anai Arrebak
17:30. Talco
LAPURDI GUNEAN
11:00. Bertsu saioa
12:30. Agustin Alkat
14:00. Amaren Alabak
15:30. Rhapsoldya
17:30. Etoumba
ARABA GUNEAN
11:00. HU kantuz
12:30. Mutxikoak
14:00. The Sparteens
16:00. Xutik
18:00. Niko Etxart eta Hapa Hapa
HONDARTZA GUNEAN
10:30. Arbonarrak
11:00. Garaztarrak kontrapas
12:30. Kemen Gipuzkoako dantzak
13:30. Andramari Bizkaiko dantzak
14:30. Xiberotarrak Kauteren baleta
15:30. Ortzadar Nafarroako dantzak
16:30. Arabako Algara Zergatik ez
Herri Urrats bi hitzez
Seaskako ikastolen aldeko festa nagusia da.
Euskarazko hizkuntz murgiltze ereduan hezkunde ministerioarekin kontratupean diren eskolak dira ikastolak. Gaur egun, 26 ikasteola, hiru kolegio eta lizeo batean, Ipar Euskal Herriko 3.000 ikaslek segitzen dute Seaska sarearen irakaskuntza.
Herri Urratsen helburua ikastolak ezagutaraztea, euskal hizkuntza eta kultura sustatzea eta, eguneko irabaziei esker, ikastetxeen eraikuntza eta mantenua arintzea da.