"If I think of Germany at night" dokumentala saridun Dock of the Bay jaialdian

"If I think of Germany at night" dokumentala saridun Dock of the Bay jaialdian SADE saria Lucija Stojevic zinegilearen "La chana" lanarentzat izan zen, eta Gipuzkoako Foru Aldundiarena "Atrapados por la serpiente" (Álvaro Fierro eta Ibon Ibarlucea, 2017) euskal dokumentalarentzat. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/if-i-think-of-germany-at-night-dokumentala-saridun-dock-of-the-bay-jaialdian/@@download/image/26840862_1771906169528861_7320309857091334966_o.jpg
2018/01/15
albiste-laburra
SADE saria Lucija Stojevic zinegilearen "La chana" lanarentzat izan zen, eta Gipuzkoako Foru Aldundiarena "Atrapados por la serpiente" (Álvaro Fierro eta Ibon Ibarlucea, 2017) euskal dokumentalarentzat.
"If I think of Germany at night" dokumentala saridun Dock of the Bay jaialdian

Musika dokumental onenaren 2018ko Dock of the Bay saria jaso du Romuald Karmakar alemaniar zinemagilearen If I think of Germany at night dokumentalak. Irudikatzen duen unibertsoa islatzeko koherentea den ikus-entzunezko lengoaia erabiltzen duelako izan da saritua, baita ikusleari narrazioan jarrera aktiboa eskatzeagatik.

SADE saria Lucija Stojevic zuzendariaren La chana dokumentalari egokitu zaio, gogoz kontra baztertua izan zen flamenkoaren izar handi baten erretratu hunkigarria egiteagatik, baita gizartearen mugen ondorioz bere artea eta bizitza guztiz garatu ez zuen emakume baten ausardia islatzeagatik.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren saria Álvaro Fierro eta Ibon Ibarlucea zinemagileen Atrapados por la serpiente dokumentalak jaso du; Eibarren hasi eta ibilbide zailari ekin zion artistaren eta musika taldearen erretratu poliedrikoa kontatzen du filmak.

 

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri