Idoia Rodriguez donibandarra hautatu dute EKE-ELKAR Literatura Bekaren irabazle

Idoia Rodriguez donibandarra hautatu dute EKE-ELKAR Literatura Bekaren irabazle Sei mila euro jasoko ditu eta 2024an argitaratuko dute lana. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/idoia-rodriguez-donibandarra-hautatu-dute-eke-elkar-literatura-bekaren-irabazle/@@download/image/4376fb8e-5367-4082-9dfc-2998fa726c69.jpeg
2023/09/18

Argazkia: DR

Sei mila euro jasoko ditu eta 2024an argitaratuko dute lana.
Idoia Rodriguez donibandarra hautatu dute EKE-ELKAR Literatura Bekaren irabazle

Ipar Euskal Herriko euskarazko literatura sorkuntza sostengatzeko asmoz sortu zuten 2021ean EKE-Elkar literatura beka Euskal kultur erakundeak eta Elkar Fundazioak. Bi urtez behin egiten da deialdia eta euskaraz idazten duten Ipar Euskal Herriko idazle guztiei zuzendutakoa da.

Aurtengo deialdian nerabeentzako narrazioa izan da aukeratutako generoa eta "kalitate handiko proposamenak" jaso dituztela nabarmendu du epaimahaiak. Mirentxu Ibargaraik, Mayi Saint Estebenek, eta Marie-Andrée Ouretek osatutako epaimahaiak Idoia Rodriguez Mondragonen proposamena izendatu du irabazle. Hamabost urteko Euri izeneko neska gazte baten bizipenak, ametsak eta gogoetak kontatuko ditu fikziozko eguneroko batean, "umorez jositako" narrazio batean. 

Rodriguez donibandarra irakaslea da eta 2016an États de crise izeneko liburua plazaratu zuen autoedizioan. Baionako festetako  literatur lehiaketaren euskarazko saileko irabazlea izan berri da.

6.000 euroko beka jasoko du idazleak, eta lana 2024ko udaberri aldera argitaratuko dute.

Adur Larreak irabazi zuen lehen beka, 2021ean.