Idazle berria zara? Eta nafarra?

Idazle berria zara? Eta nafarra? Iruñeako Udalak Euskarazko Egile Berrientzako XXVII. Lehiaketa du esku artean, 12.000 euro banatuko dituzte saritan! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/idazle-berria-zara-eta-nafarra/@@download/image/Idazle_Berriak.jpeg
2017/08/23
albiste-laburra
Iruñeako Udalak Euskarazko Egile Berrientzako XXVII. Lehiaketa du esku artean, 12.000 euro banatuko dituzte saritan!
Idazle berria zara? Eta nafarra?

Zabalik da jada Iruñeako Udalak urtero euskal idazle gazteak hauspotzeko antolatzen duen lehiaketaren ekitaldi berria. Aurten ere, poesia, narrazio eta bertso-paper modalitateak bereiztuko dituzte, eta lanak bidaltzeko epea azaroaren 5era arte izango da zabalik.

Sari potoloak dituzte prest: Modalitate bakoitzeko lehenak 2.500 euro irabaziko ditu; 1.000 euro bigarrenak; eta 500 hirugarrenak. Ex-aequo eran ere banatuko dituzte, egoki joz gero.

Egile berri (aldez aurretik liburu bat edo gehiago argitaratu dutenek ezin dute parte hartu) nafarrei zuzendutako ekimena da, edota bizilekua Nafarroan dutenei. Egile bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du modalitate bakoitzeko, aurrez argitaratu edota lehiatu gabea, eta euskarazkoa.

Gaia librea da. Luzerari dagokionez, ordea, poesia eta narrazioen kasuan, gutxienez 15 orrialdeko luzera duten lanak nahi dituzte (lerro arteko hutsune bikoitza). Bertso-paperek, bestalde, gutxienez 25 estrofa behar dituzte, askotariko gaiak jorratuz baina batasuna edo kohesioa bermatuz.

INFO+