IAT aldatu da; hau da jakin behar duzuna

IAT aldatu da; hau da jakin behar duzuna Zure ibilgailuak azterketa berria gaindituko ote du? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/iat-aldatu-da-hau-da-jakin-behar-duzuna/@@download/image/46-iTv-Las-Tres-Villas-©JulioVergne.jpg
2018/05/22
berria
Zure ibilgailuak azterketa berria gaindituko ote du?
IAT aldatu da; hau da jakin behar duzuna

IAT (Ibilgailuen Azterketa Teknikoa) aldatu egin dute, eta hemendik aurrera, baldintza berriak bete beharko dituzte azterketa gainditu nahi duten ibilgailuek; badakizu zeintzuk diren?

 

Tailer aldaketa: Emaitza txarra ateratzen baduzu, beste tailer batera joateko aukera emango dizute berriro azterketa egiteko, behin hobekuntzak eginda, noski.

IAT epea baino lehenago igarotzeko aukera: Hemendik aurrera, ez duzu zertan pegatinan adierazitako epera arte itxaron behar azterketa egiteko; lehenago ere egin dezakezu.

OBDren bitartez ibilgailuaren ordenagailura konektatzea: OBDri esker, ibilgailuaren sistema guztia errebisatuko dute 2006tik aurrera matrikulatutako autoetan. Aurrekoek ez dute zertan hau igaro behar.

Datuak egiaztatuko dituzte: Dena miatuko dute, iruzurrik gertatu ez dadin; ibilgailuaren identifikazio zenbakia, bastidore zenbakia, kilometrajea, sistema elektronikoak, antiblokeo sistema, airbagak, argiak.... den-dena!

Manipulazioei adi: Motorra, gailu elektronikoak edota ibilgailuaren ordenagailua moldatuta badaude, konturatuko dira.

Zure ibilgailuak matrikula klasikoa badu: Orain arte 25 urte behar ziren ibilgailu batek klasiko kategoria izan zezan; hemendik aurrera, 30 urte bete beharko ditu.

Ibilgailua Europako Batasunetik kanpo erosi baduzu: Kasu horretan, jatorrizko herrialdeak zehaztutako inspekzio arau eta denborak bete beharko dituzu.

Prezioa: Oraindik ez dago argi, baina ziur garestituko dela ekipo berrien erosketaren harira; halere, IATko langileek jarriko dute prezioa, eta tarifak negoziatu beharko dira.

Langileen formakuntza: Hemendik aurrera IATko langileek urtebete izango dute formakuntzarako, eta inspektoreek titulazioa izan beharko dute.