Ia 60 mila lagun Euskaraldian! Zeren zain zaude?
Soilik hilabete falta da martxan jartzeko; azkar ibili!

Euskal Herriko lurralde guztietako ia 60.000 lagunek eman dute izena dagoeneko azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitarte egingo den Euskaraldia ariketa sozialean, abian jartzeko hilabete falta denean.
Irailaren 20an zabaldu zen izen-ematea, eta norbanakoek bi bide aukeratu ahal dituzte izen-ematea burutzeko: eskuz, izen-emate orrien bitartez, eta www.euskaraldia.eus webgunearen bitartez.
Orain arte izena eman dutenen % 45 gipuzkoarrak dira, % 31 bizkaitarrak, % 12 nafarrak, % 9 arabarrak, % 2 Lapurdikoak eta %1 Nafarroa Beherekoak eta Zuberoakoak.
Eta zu, zeren zain zaude! Eman izena Ahobizi edo Belarriprest izateko HEMEN!