Ia 400 kazetari eta argazkilarik beren babesa erakutsi diete Iraitz Salegiri

393 kazetari (71 hedabidetakoak), argazkilari eta kazetaritza irakaslek sinatu dute Iraitz Salegiri babesa erakutsi eta Mozal Legea salatzeko manifestua. Kazetaritzaezdadelitua.info gunean atxikimenduak batzen jarraitzen dute.
Iraitz Salegi Topatu.info hedabideko kazetariarentzat urte eta erdiko espetxe zigorra eskatzen du fiskaltzak, 2013ko martxoaren 29tik apirilaren 1era bitartean egin zen Gazte Danbadako ekitaldi politikoaren berri emateagatik. "Mozal Legeari darion ikuspegi murriztailea eta zigortzailearen lehen kaltetua" Euskal Herrian Salegi dela salatu dute sinatzaileek.
Espainiako Gobernuak onartutako Mozal Legeak, oro har, kazetari eta argazkilarien lan egiteko askatasuna mugatzen duela adierazi dute manifestuan: "Legeak kazetarion lanari zuzenki eragingo dio, eta hori ezin dugu onartu. Manifestarien aurkako poliziaren gehiegizko indarraren erabileraren berri ematea, etxe-gabetzeen zuzeneko kontakizuna egitea eta kolegiatu gabeko kazetaritza herritarra delitu bilakatu nahi ditu Mozal Legeak".
GAZTEZULOko Aitor Abaroak, Saioa Baleztenak eta Leire Palaciosek ere sinatu dugu manifestua.