I might be wrong: live recordings

Azken diskoko "I might be wrong" singlea kaleratzeaz gain, Oxford-ekoek euren zuzenekoen isla dakarte. Urtebetean argitaratutako hirugarren lan honetan, batez ere, "Kid A" diskoko kantuen live bertsioak bildu dituzte, "The national anthem" edo "Idioteque" jostailu elektronikoa, kasu. Gainera, "Amnesiac" diskoko kantu bat edo beste ("I might be wrong" bera) eta, erritoa amaitzeko, "True love waits", ekarpen akustikoa, Yorke-ren negarren neurrira egindakoa.