I. GAZTEZULO SARIA, Gorka Urbizurentzat

I. GAZTEZULO SARIA, Gorka Urbizurentzat https://www.gaztezulo.eus/albisteak/i-gaztezulo-saria-gorka-urbizurentzat/@@download/image/201010182937gorka_saria4.jpg
2012/12/13
berria
I. GAZTEZULO SARIA, Gorka Urbizurentzat
Azken hamar urte hauten egindako lanagatik I. Gaztezulo Saria Gorka Urbizuk merezi duela dioten ehunka boto iritsi zaizkigu erredakziora. Lekunberrira joan gara oroigarria urbizuri eskura ematera eta, bide batez, Berri Txarrakeko gainerakoekin ere bildu gara. Guzti-guztia bideo batean grabatu dugu. Ikusi!


Aldizkariaren 10. urteurrenaren aitzakiarekin jaio zen beste ideia bat da I. GAZTEZULO SARIA banatzea. Orain gorpuztu egin da eta zuek aukeratutako horrek, Gorka Urbizuk, egongelako apalen batean edukiko du GAZTEZULOk emandako oroigarria.
Gure aldizkaria bizi den artean euskal gazteek egindako lana omendu nahi genuen, eta hilabete hauetan guztietan zuei eskatu dizuegu hautagaiak proposatzeko. Izen asko atera dira; bertsolariak, kirolariak, idazleak… baina guztien artean batez ere Berri Txarrak taldeko gitarra eta ahots gisa ezaguna den Gorka Urbizu gailendu da.
Lekunberriko semeak bere herrian hartu gaitu adeitasunez, eta bertan eman diogu, eskura, oroigarria. Gorka hurbilagotik ezagutzeko aukera izan dugu, herritarrek lagundu digute horretan, gauza asko hitz egin ditugu berarekin eta, jakina, ezin Berri Txarrakekoen entsegu-lekuan sartzeko aukera galdu! Entseatzen grabatu ditugu, aurrera begirako planez hitz egin digute… eta, besteak beste, Galder Izagirre bateria berriak ere eskaini dizkigu hitz batzuk.  
Egun haren lekukoa bideo honetan dago.