I. Errugbi Tokata Txapelketa Herrikoia antolatu du Ordiziako errugbizale talde batek

I. Errugbi Tokata Txapelketa Herrikoia antolatu du Ordiziako errugbizale talde batek https://www.gaztezulo.eus/albisteak/i-errugbi-tokata-txapelketa-herrikoia-antolatu-du-ordiziako-errugbizale-talde-batek/@@download/image/2011718800tokata_ordizia_2011_kartela.jpg
2012/12/13
berria
Uztailaren 23an izango da Ordiziako I. Errugbi Tokata Txapelketa, Altamirako errugbi zelaian, eta bertan ikusle izateari utzi eta parte hartzeko aukera izango dute dagoeneko izena eman duten taldeek. Guztira 8 eta 12 kirolariz osatutako 12 taldek parte hartuko dute errugbi txapelketaren lehenengo edizioan.


Ordizian antolatu dituzten kirol txapelketak orain arte izan duten arrakasta ikusita, bertako errugbizale talde batek errugbi txapelketa antolatu du. Kirolak sortu ditzazkeen arriskuengatik plakaketarik gabeko txapelketa beharrezkoa ikusi dute antolatzaileek eta "touch" edo "tokata" modura jokatzea erabaki dute. Plakaketarik gabeko jokoa izateaz gain, partaideek aurkaria eskuekin ukitu beharko dute baloia kentzeko eta hanakarekin ezingo dute baloia jo. Zazpi minutuko bi zatitan banatuko da partida eta partaideek 16 urte baino gehiago izango dituzte.
Errugbi partidaz gain, txapelketan errugbiarekin lotutako hainbat joko egingo dira, hala nola, paseak, ostikadak eta plakaketak besteen artean. Azkenik, errugbi profesionalen moduan, txapelketa bukatutakoan hirugarren denbora hasiko da, eta partaideek zelaian egokitu duten eremu batean jan  eta edango dute jardunaldia bukatzeko.