Hurbiltasuna: hormonak ere dantzan

Gorputzak elkar ukitzen, aurrez aurre dantzan, irribarrez, gure ezkutuko ausardia hori azaleratuz
festak eguneroko bizitzatik ihes egiteko eta ligatzeko koktel polita izaten dira.
Udaberriarekin batera hasten den festen maratoian, gure graziak astintzeko makina bat aukera izaten dugu. Lehenengo eguzki printza lotsatiekin, gorde egin genituen euritakoak, bufanda eta leotardoak, eta tirantedun kamisetak, praka motzak, gona eta sandaliak jantzi genituen. Egia esan, bagenuen arropa kentzeko gogoa, gure gorputza erakusteko, alegia!
Euskal Herriko jaiak hainbat koloretako gorputzen festa dira. Ezberdin sexuatutako gorputzak tabernetan dantzan aritzen dira, txosnetan lanean, elkar muxukatzen Azoka aberats honetan, gorputza da protagonista. Tamaina eta forma guztietako gorputzak! Ezin ahantzi dezakegu, gizaki bakoitza gorputz bat dela: ile, garun eta titiek osatutako gorputza. Gizakiak ez gara bi errealitateren -arima eta haragiaren- batuketa. Gorputz bat gara, eta kitto!
Graduak: gora eta gora
Udako festetan, sarri, era guztietako graduek gora egin ohi dute -tenperatura eta alkoholarenak, esaterako-. Horrexegatik, gure adimena dantzan jarri ohi da: bistaratutako gorputz zatiek gure irudimena astintzen dute, eta zati horiei esker, beste gorputz atal batzuk imajinatzeko askatasuna izan dezakegu. Imaginazio horrek gure gorputzaren tenperatura igoarazten du, eta baita odola bor-borka jarri ere. Motorrak martxan ditugunean, santu guztiak izan daitezke parrandarako aitzakia.
Hala ere, galdera hor dago: festek egunerokotasun arruntetik at dauden egoerak bizitzeko aukera ematen digute; baina, euskal gazteok, ba ote dakigu momentu eta aukera horiek aprobetxatzen?
Begiraden jokoa
Jaietan, denbora luze ematen dugu tabernetan. Normalean, tabernek metro karratu asko ez dituztenez, begirada luzatzerakoan beste norbaiten begiradarekin topo egiten dugu behin baino gehiagotan (bada, gau guztian, begirada horiek harrapatzen aritzen denik ere, bakoitzak bere estrategia baitu ) Norbaitekin begirada hiru aldiz gurutzatu ondoren, begiraden-jolasa hasten da.
Hurrengo tabernan ere jolas horretan saia gaitezke, agian bi lagunekin batera, edo lehengo berarekin jarraituz. Jolasak, gauari gatz pixkat eman diezaioke.
Izan ere, batzuetan gau gazixeagoa nahi izaten da, eta beste batzuetan, ordea, azukre gogoa egon daiteke. Jolas honek ez du arau eta mugarik, gazi-gozoaren graduazio horretan zeuk erabaki behar duzu!
Aholkua: Gatz faltan edo guran bazabiltza, eta norbaiten begirada harrapatzen baduzu, ez izan gazixeagoa izateko beldurrik!
Uholdeak aprobetxatuz
Festetan, egunerokotasunean bezala, gu guztion gorputzak elkarrekin harremanetan jartzen dira: belarri ondora kontu-kontari aritzeko, batak bestea laztantzeko, edo agurtzeko Jaietan, elkartrukatze hauek egiteko eremua, estuagoa izaten da.
Batetik, festetan jendetza egon ohi da, eta bestetik, edariaren eraginez, gure gorputzak defendatzeko sortu ohi dugun distantzia erlaxatu egiten da.
Horrexegatik, institutuko, karrerako edo laneko lagunarekin ondo-ondoan egoten gara. Gutxitan gertatzen den gertutasun pribilegiatua da! Nahigabeko ukituak, gorputza zeharkatzen duten zirrarak, izerdi usaina, agurren ondorengo sumediak, nahita egindako igurtziak .
Elkarrekiko hain gertu egonda, ukimen eta usaimenetik jasotako sentsazioak bizi ditzakegu: aurrekoaren ilearen usaina, besoa bestearen sabelean edukitzea, hatsa, titiak ondokoaren bizkarrean Barkatu, bultzatu egin naute!. Gure gorputzek benetan eskertzen dituzte momentu hauek, gure kulturan, gutxitan egoten baikara elkarrekiko hain gertu.
Aholkua: Uholdearen barruko korronteek era guztietako sentsazio labirintoan barneratuko zaituzte. Murgildu zaitez zure sentsazioetan!
Zapore guztietako goxokiak
Festetan egote hutsak, eguneroko bizitzaren presioak jaisten dizkigu. Horrelakoetan, leku handiagoa egiten diegu umoreari, tontakeriei eta irribarreei.
Adibidez, normalean agurtu ere egiten ez dugun lankidearengana hurbiltzen gara, edota auzoko bizilagunarekin elkarrizketa hasten dugu. Gisa horretara, aldamenekoarekin berba egin, eta lelokeriak egiten ditugu. Festak eskainitako abantaila hauen bitartez, auzoko edo klaseko lagunarekin ez-ohiko sinbiosia bizitzeko aukera izaten da maiz.
Hala ere, bikoteak adina abentura egon daitezke, eta festa-gau horretan, bikotearen arteko negoziaketa esplizitu edo inplizituaren fruitu izango da abentura horrek hartuko duen norabidea: kotxe kapoten gainean gorputzak luzatu eta elkar esploratzea; tabernetan hiruzpalau orduz mundua konpontzea; dantza eta musikan murgildurik elkar desiratzea; kale kantoiko eskaileretan, praka eta kamiseta barrutik, besteen gorputzak deskubritzea .
Irudimena eta jakinahia nahastuz, mota guztietako koktelak asma eta dasta daitezke, baita inoiz errepikatzen ez diren ahaztezin horietakoak ere.
Aholkua: Norabideak norabide, gau horren oroitzapen goxoak gordetzea atsegin dugu. Horretarako, harreman erotikoetan koitoa egonez gero, kondoia erabili behar da beti. Preserbatiborik ez badugu, beste jolas batzuetan murgil gaitezke.
Drogak eta harremanak
Droga bakoitzak era bateko eragina izan ohi du gure gorputzean. Batzuetan, drogek bizitza errealetik ihes egin eta dantzaldiko erregina eta manboaren erregeak izaten lagun gaitzakete. Hala ere, geure garuna da droga sortzailerik handiena: garunak badaki egoera bakoitzean zein eragiketa kimiko burutu behar duen, erreakzio bat edo beste lortzeko. Hari kasu egin behar, beraz.
Sarri, garunaren formulazio horiek, speed marra bat baino pizgarriago, edo marihuana porro bat baino lasaigarriagoak izan daitezke.
Kontuan izan behar da, kontsumitutako sustantzien eragina, modu batera edo bestera azaleratzen dela gure harreman erotikoetan. Adibidez, alkoholak lasaigarri gisa jokatzen du (baina hurrengo egunean, bezperan egindakoa gogoratzen ez badugu, antsietateak kontrako efektua eragin diezaguke). Speed-a izeneko drogak, aldiz, genitalen uzkurtzea dakar askotan. Marihuanak erlaxamendua eta denbora-orientazioaren nahasmena sor ditzake eta abar.
Drogek sortzen dizkiguten egoera jakin batzuk, lagungarri izan daitezke ondokoarekin harremanetan hasi edo harekin ligatzeko. Dena den, argi izan behar dugu egoera fiktizioak direla, ez direla benetakoak.
Aholkua: Geure buruarengan konfidantza izatea, eta eguneko 24 ordutan norberaren bizitzako erregina eta erregeak izatea gauza ederra litzateke. Beraz, ezagutu itzazu zeure gorputzaren erreakzioak, eta haiekiko konfidantza izan!
Ondorioz, badugu zer ikasia jaien zurrunbiloan! Bazterrean utzitako tabuek, umore tarte luzeek, gure pentsamenduetan sortzen diren lasaiguneak horiek guztiak oso lagungarriak dira gure bizitza alaitzeko. Egiten duzuena eginda ere, ondo igaro jaiak!