Human

Humanen helburua bizitza osasuntsuago bat eraman dezazun lortzea da. Garatzaileen ustetan, gure bizitza osasuntsuagoa izango da egunean 30 minutuko ariketa fisikoa egiten badugu. Horregatik, horixe da jomuga, erabiltzaileak egunero 30 minutuko aktibitate fisikoa egitea. Apliakzioa egun guztian zehar martxan egongo da eta egiten dugun guztia monitorizatuko du. Horrela, egunaren bukaeran egindakoa ikusiko dugu: zenbat minutu egin ditugun oinez, zenbat bizikleta gainean, aulkian eserita… Aplikazio bitxia benetan.