Howl of a Lonely Crowd
David Feck ingelesak zuzendutako taldea egungo pop banda interesgarrienetarikoa da. Sei urte igaro dira aurreko lana argitaratu zutenetik, baina seikotearen punk, soul eta pop nahasteak indartsu darrai; diskoa zabaltzen duen Clang Of The Concrete Swans emozioz beteriko ereserki dirdiratsua entzutea nahikoa da horretaz jabetzeko. Working Circle Explosive! kantan amorraturik ageri dira, eta After Midnight, After Its All Gone Wrong doinuan giro akustikoak dira nagusi. Horrela hamahiru harribitxi bildu arte, 42 minutu zoragarritan. Belaunika gaitezen pop egitasmo erraldoi honen aurrean!