Hotel edo denda mugikorrak? Ikearekin posible da!

Irudikatzen dituzue gurpildun dendak, hotelak, baratzak, bulegoak, sukaldeak... edozein espazio, gurpilekin. Hori da Ikea altzairu enpresen erraldoiak esku artean duen proiektu berria; etorkizun laburrean, autoak ez dira soilik garraio hutsa izango, erabilera anitzeko espazioak baizik.
Eta nola funtzionatuko du? Noski, mugikorrarekin. App baten bitartez, zure gurpildun espazioa alokatzeko aukera izango duzu; hala, bulego mugikor bat izateko aukera duzu, edota zure produktuak hirian zehar erakusteko denda mugikorra... behar duzun espazioa, gurpilekin. Ikeak sekulako negozioa aurreikusi du espazio mugikorren kontuarekin, eta dagoeneko hainbat prototipoen diseinua jarri du martxan; zer iruditzen zaizue?