Hotel Dusk: Room 215 (Nintendo DS)

Hotel Dusk: Room 215 (Nintendo DS) https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hotel-dusk-room-215-nintendo-ds/@@download/image/76p16.Room215.jpg
2007/07/04
kritika
Testua: Sergio Peña
76.zenbakia


Los Angeles, 1979. Jokalariak Kyle Hyde polizia ohiaren rola hartuko du. Desagertutako pertsona baten bila dabilela, hotel bateko gela misteriotsu baten berri izango du Hydek, eta bertara joango da. Jokalariak gelaren misterioa argitzeko ahalegina egin beharko du, baina noski, hainbat pertsonaiarekin eta ezustekorekin topo egingo du. Ilustrazioak ederrak dira eta gidoia zinema beltz generotik aterata dagoela dirudi. Abenturazaleentzat.