Hotel bitxia

Munduko hotel bitxienetakoa dugu hauxe, artista batek diseinatu du eta Berlinen dago. Bertako logelek ez dute inongo zerikusirik betiko hoteletakoekin. Esaterako, haietako batek espetxe bateko ziega dirudi. Beste bat, Ikurren Gela izenekoa (argazkian duzue), piktogramez beterik dago. Beste batean altzariak sabaitik zintzilik daude. Antza, batzuek ez dute nahikoa ohiko hotelekin.