'Host': Zoom plataforma bidez grabatu den beldurrezko film arrakastatsua

'Host': Zoom plataforma bidez grabatu den beldurrezko film arrakastatsua Koronabirusaren krisialdian, konfinamendu erdian, sei lagunek espiritismo-saio bat antolatzen dute Zoom plataforma ezaguna erabiliz. Imajinatuko duzun moduan dena gaizki aterako da... https://www.gaztezulo.eus/albisteak/host-zoom-p-lataforma-bidez-grabatu-den-beldurrezko-filma/@@download/image/Screenshot_2020-08-05 Tráiler de Host, la película de terror narrada a través de Zoom.png
2020/08/06

Testua: Gaizka Izagirre @Gaizka_Izagirre

Koronabirusaren krisialdian, konfinamendu erdian, sei lagunek espiritismo-saio bat antolatzen dute Zoom plataforma ezaguna erabiliz. Imajinatuko duzun moduan dena gaizki aterako da...
'Host': Zoom plataforma bidez grabatu den beldurrezko film arrakastatsua

Modern Family telesaileko familiak, Apple-en aplikazioak erabiliz, atal oso bat grabatzeko gai izan bazen , Facetime kasu, eta biziki gomendatzen dizuedan Searching filmak ezinegona eta larritasuna sortu bazituen, zergatik ez gara ba beldurtuko Zoom plataforma bidez egindako film batekin?

Izan ere, hasieran nahiko ezezaguna zen bideo-deien aplikazio horrek, sekulako ospea lortu du konfinamenduaren azken hilabeteetan, lagun-taldeek, lan-bilerek edota komunikabideek interesatzen zitzaizkien pertsonekin harremanetan jartzeko erabiltzen hasi zirenean batik bat. Host filmeko sei lagunek egiten duten bezala, filmaren sortzaileak, Zoom bideo-dei aplikazioa erabili baitu beldurrezko kontakizun bat eraikitzeko.

Trailerrean ikus daitekeenez, Host-ek, medium bat izpirituekin harremanetan jartzeko kontratatzea erabakitzen duen lagun talde baten istorioa kontatzen digu, eta badirudi hori lortzen dutela, baina ez beraiek espero zuten emaitzarekin...

Zoritxarrez, oraingoz, Shudder-en bakarrik ikus daiteke- AEB-tan beldurrari buruzko streaming zerbitzua-.