Hortzeria txukuntzeko

Egongelan telebista ikusten ari zarela lo hartu eta ohera joatea ikaragarri kostatzen zaizu, ezta? Are gehiago aurretik hortzak garbitzea ahaztu bazaizu… Ba ez kezkatu, Blizzidente izeneko aparailuari esker sei segundotan hortzeria distiratsu izango baituzu! Protesi bat bailitzan jarri, eta barrualdean dituen 600 zurdak lanean hasten dira. Hori bai, jostailutxoagatik 300 dolar ordaindu beharko dituzu, oraingoz.