Hori da pintatzarra!

Hori da pintatzarra! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hori-da-pintatzarra/@@download/image/20114201456garagardo_8.jpg
2012/12/13
berria
Hori da pintatzarra!
Horiak, eztarritik behera errez jaisten direnak. Gorriak, aho sapaia zaporez betetzen dutenak. Beltzak, arrain zopa baino alimentu gehiago daukatenak. Marka eta kolore guztietako garagardoak dastatu ahal izango dira apirilaren 20tik 25era bitartean Zarautzen ospatzen den Garagardo Azokan.

Hamaikagarren edizioa du aurten Garagardoazokak. Zarauzko Rugby Taldeak antolatzen du bere sorreratik, eta sekulako oihartzuna lortu du azken urte hauetan. Inguruko herrietatik ere deitu izan dituzte Rugby Taldekoak antzeko azokak antolatzeko, benetan sekulako montajea egiten baitute. Garagardoaz gain afaldu eta bazkaltzeko aukera, trikitilariak, kontzertuak, karaokea, mahai gainera igota dantzan hasten diren espontaneoak... karpa erraldoiaren barruan.
Ihaz X. Urteurrena izan zen eta Barricada ekarri zuten besteak beste.
Egunero eguerdiko 12etatik gaueko 1etara egongo da irekita karpa eta eguerdi, goiz eta gau parte, ekitaldi desberdinak izango ditu. Asteazkenean, apirilak 20, Andoni Egaña omenduz egingo dute irekiera. Jarraian Errege Kopako finala ikusi ahalko da pantaila erraldoian. Ostegunean umeentzako jolasak egongo dira eguerdian, trikitilariak ondoren, eta TZ taldearen kontzertua ilunabarrean. Ostiralean Hutsa ta Doblearen musika emanaldia eta Fun&Go-ren kontzertua. Biharamunean bertso bazkaria Egaña eta Zubeldiarekin, trikitilariak eta futbola berriro: Athletic-Erreala derbya paantaila erraldoian. Igandean Sabina ta Konpainiaren musika emanaldia arratsaldean eta Karaokea eta Gau Tematikoa (60. Hamarkada) gau partean. Azkenik Joxpa taldearen kontzertuarekin itxiko da karpa igandean.
Mahai luzeen bueltan eseritako jendetza, dieta kalorikoa (ukondoa patatekin eta holakoak), musika eta garagardoak ondo berotutako giroa maite duenak ez dauka  Munich-eko OctoberFesteraino joan beharrik.