Honela erantzuten du gorputzak lanak gainezka egiten digunean

Honela erantzuten du gorputzak lanak gainezka egiten digunean Etengabeko estresa arazo emozionalekin lotu ohi da, baina ondorio fisiko garrantzitsuak ere baditu. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/honela-erantzuten-du-gorputza-lanak-gainezka-egiten-digunean/@@download/image/istockphoto-1310564713-612x612.jpg
2022/05/16

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Etengabeko estresa arazo emozionalekin lotu ohi da, baina ondorio fisiko garrantzitsuak ere baditu.
Honela erantzuten du gorputzak lanak gainezka egiten digunean

Lan batek gainezka egiten diogunean edo egoera bat jasanezina bihurtzen denean erreta gaudela esan ohi dugu. Burnout sindromearen alderdi emozionalez asko hitz egin ohi da, baina askok ez dakitena arazo fisikoak ere sortzen dituela  da. 

Estres kronikoaren sintomak askotarikoak dira eta ez dira modu berean azaltzen pertsona guztiengan. Burnout diagnostikoa burutzea, egoeraren argazki bat ateratzen du adituak, baina ondoren pertsona bakoitzak nahaste ezberdinak garatu ditzake.

Nondik joko duen aurreikusi ezin badaiteke ere, adituek badakite zer gertatzen den estres kronikoa pairatzen dutenen gorputzetan. Pertsona horien sistema nerbioso autonomoak azkarrago funtzionatzen du. Hau da, digestioak azkarrago egiten dituzte, ezin dira behar bezala etzan edota atseden hartu digestioa behar bezala burutzeko eta horregatik hesteetako arazoak garatzen dituzten. Azal arazoak ere sortzen dira, gure gorputzak zelulak sortu behar baititu, baina ezin izaten du, beti geratu gabe dabilelako. Buruko minak ere ohikoak izaten dira, gorputz osoan mantentzen den tentsioagatik. Kontrakturak, oroimen galera, lo-ezina eta bihotz arazoak dira beste ondorio batzuk. 

Zuzeneko efektu fisiologikoez gain, lanean estres maila altua pairatzeak, ohitura ez osasungarriak garantzea dakar, hala nola, alkohola edo tabakoaren kontsumoa. Gainera, pertsona asko modu emozionalean jaten hasten dira, horrek sorrarazi ditzakeen arazoak pairatzeko aukerak areagotuz: obesitatea, diabetesa edo hipertentsioa. Honek guztiak, bihotzeko bat edo iktus bat jasateko aukerak areagotzen ditu.

Sintomen orokortasun eta aniztasunagatik ez da erraza arazo hauek burnout sindromearekin lotzea. Honen aurrean, adituek diote elikadura zaintzeak, gauean 7-8 orduko atsedena bermatzeak eta kirola egiteak, estres sentsazio hau irauli lezakeela. Izan ere, ariketa fisikoa ez da soilik indartsu jartzeko edo bihotza babesteko, antsietate eta depresioaren aurkako antidotorik onenetako bat ere da. 

Langileei estresa kudeatzeko laguntzeko tresnak ematea ere ezinbestekoak direla diote adituek. Horretarako, erakundeek gai honen inguruan informatu eta esku hartu behar luketela diote, arazoa larriagotu aurretik.