Hondarribiko gazteak, aire berrien bila

Hondarribiko gazteak, aire berrien bila Alarde tradizionaleko gazte talde batek gatazka konpontzeko deia egin du, emakumeen parte hartze librea babestuz. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hondarribiko-gazteak-aire-berrien-bila/@@download/image/770px-68258jarraia172121.jpg
2019/10/08
albiste-laburra

Argazkia: BERRIA

Alarde tradizionaleko gazte talde batek gatazka konpontzeko deia egin du, emakumeen parte hartze librea babestuz.
Hondarribiko gazteak, aire berrien bila

Gatazkari amaiera emateko prest agertu dira Hondarribiko alarde tradizionaleko hainbat gazte, eta BERRIAk jakitera eman duenez, festan nahi bezala parte hartzeko emakumeen eskubidea babestu dute manifestu batean. Bertan irakurri daitekeenez, 70 lagun inguruk sinatutako hitzek diote ospakizuna "modu osasuntsuan" bizitzeko gogoa dutela: "Horregatik, Hondarribiko emakume bakar batek alardean modu batean zein bestean parte hartzeko nahia badu, eskubide osoa duela iruditzen zaigu. Hain zuzen ere, bakoitzak bere aukera modu askean egitean datza gatazka honi amaiera emateko modu bakarra".

Manifestuarekin batera, sinatzaileek talde argazkia atera dute. Adierazi dutenez, "talde aktiboa" izan nahi dute konponbidea lortzeko prozesuan. Jendaurrean agertu ostean, beste urrats baten berri ere eman dute: bilera bat eskatu diote Alarde fundazioari, Hondarribiko alardearen antolatzaileari.

Dena den, manifestuaren sinatzaileek aitortu dute oraindik asko beldur direla publikoki alardearen inguruko iritzia adierazteko, eta azaldu dute askok ez dutela argazkian azaldu nahi izan, beldur hutsagatik.  Manifestuarekin batera, jendearen atxikimenduak eta iradokizunak biltzeko helbide elektroniko bat jarri dute: guztion.alardea@gmail.com.