Hondakinak, noraezean

Hondakinak, noraezean https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hondakinak-noraezean/@@download/image/2012433497Mundua_Hawaii.jpg
2012/12/13
berria
Hawaiiraino iritsiko dira iragan martxoan Japonian izandako hondamendiaren ondoren itsasoan galduta geratu diren hondakinak. Ondorio horixe atera du, behintzat, Ozeano Barearen Nazioarteko Ikerketa Zentroak. Richterren eskalan 9.9 graduko intentsitatea izan zuen lurrikarak astindu zuen uhartea iaz, eta horrek ikaragarrizko tsunamia eragin zuen. Lurraldean indarrez sartu ziren olatuek parean topatutako guztia suntsitu zuten, besteak beste, Fukushimako zentral nuklearra. Ordutik, etxetresna elektrikoek, altzairuek, egurrek, auto zatiek eta bestelako materialek 6.000 kilometroko bidea egin dute ozeanoan, noraezean.