Hondakinak behar bezala birziklatzeko eta murrizteko gomendioak

Dakizun moduan, guztia etxean hasten da. Birziklatzeak bizitza berri bat ematen diote ontziei. Alta, ingurumena zaintzeko bide bakarra gutxiago kontsumitzea da edo produktu jasangarriak kontsumitzea bada ere, birziklatzea erdibideko bidea da azken helburura bidean. Hori dela eta, garrantzitsua da hondakinak behar bezala banatzea.
Zer nolako hondakinak daude eta nola birziklatzen dira?
Birziklatu aurretik, etxean sortzen ditugun hondakin mota ezberdinak ezagutzea garrantzitsua da. Ikusi ditzagun:
Hondakin organikoak
Hondakin organikoak sahietsezinak dira, eta batez ere janari hondakinak izan ohi dira: fruta hondakinak, barazkienak, haragi eta arraienak baita kafe hondarrak, sukaldeko papera, kortxoa edo lorategietako hondakinak (hosto lehorrak, landareak).
Hasteko, arau garrantzitsuena elikagaiak alferrik galtzen ez uztea da. Konposta ere egin liteke hondakin organikoekin. Gogoratu hau landareentzako ongarri bilakatu litekeela eta aprobetxatu.
Kalean berriz, edukiontzi marroira bota mota honetako hondakinak, gainera ez dago aitzakiarik hiri eta herri geroz eta gehiagotan baitaude.
Plastiko ontziak, brikak eta latak
Ikerketen arabera, plastikoak naturan, desegin gabe, 700 urtez mantendu daiteke. Horregatik da horren garrantzitsua plastikoaren kontsumoa murriztea, edo behintzat, modu egokian birziklatzea.
Plastikozko botilak, higiene pertsonaleko ontziak, etxearen garbiketakoak, jogurtena eta patata poltsak kategoria honetan sartuko lirateke, baita freskagarrien latak, tapa metalikoak, edota esne eta zukuen brikak.
Etxean gomendagarria da plastiko ontzien kontsumoa gutxitzea eta bilgarri gehiegi dakarten produktuak ekiditea. Mota honetako materialen birziklatze egokirako ontzi bat etxean edukitzea da onena. Kalean, ontzi horira botatzen dira plastikoak, brikak eta latak.
Paper eta kartoizko ontziak
Espainiar Estatuaren datuen arabera birziklatzen den paper eta kartoi guztiaren %80 berrerabili egiten da. Kategoria honetan sartzen dira aldizkariak eta egunkariak, baita beste motetako edozein paper izan sukaldekoa, zereal kaxak edo zapatenak.
Etxean ontzi bat jarri honelako materialentzat ondoren birziklatzera bota ahal izateko. Kalean, ontzi urdina da hauek jasotzen dituena. Ahal bada tolestuak sartu, eta kopuru handia bada garbiguneren batera eraman zuzenean.
Beira
Beira birziklagarria den beste materialetako bat da. Gogoratu kristala ez dela beira, beruna bezalako beste osagaiak baititu eta horregatik ezinezkoa da berrerabiltzea. Kategoria honetan sartzen dira beirazko botilak (garagardoarena edo ardoarena, adibidez), marmelada ontziak, kontserbenak edo saltsenak, baita lurrin botilatxoak ere.
Etxean, beirazko ontziak pilatzeko lekutxo bat sortu. Gogoratu ez portzelana, ezta kristalezko kopak ez direla sailkapen honetan sartzen. Kalean, ontzi berdera bota beira eta ez ahaztu duen tapa edo kortxoa kendu eta dagokion ontzira botatzea.
Organikoak ez diren beste hondakinak
Hondakin ez organikoak, hau da, aurreko inongo kategoriatan sartzen ez direnak, dira nahasmen gehien eragiten dutenak. Oihaltxoak, konpresak, zigarro puntak, katuaren hondarra, tiritak, zeramika eta portzelana, kristala edo bonbillak. Honelako hondakinak ohiko zaborretatik banatzeak zaborraren %40 gutxitzea dakar.
Etxean, banandu hondakin organikoak ez organikoetatik. Kalean, beste ontzi guztietan kabidarik ez dutenak ontzi grisera bota, errefusera hain justu.
Garbiguneak
Noski, oraindik badira aipatutako inongo kategoriatan sailkatu ezin diren hondakinak. Hondakin bereziak dira: sendagaiak, pilak eta bateriak, aerosolak, tinta kartutxoak, olio erabilia eta etxetresna elektrikoak. Guzti hauek birziklatu daitezke garbiguneetara eraman ez gero.
Etxean, ez bota harraskatik edo komunetik olio erabilia, ez eta ohiko zabor ontzietara sendagai edo pilarik. Kalean identifikatu non dauden garbigune hurbilenak honelako hondakin bereziak bertara eramateko. Sendagaiei dagokionez, botika askok honelako hondakinak jasotzeko ontzi bereziak dituzte.