Homosexualitatea eta memoria historikoa

Homosexualitatea eta memoria historikoa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/homosexualitatea-eta-memoria-historikoa/@@download/image/200810296174gehitu.jpg
2012/12/13
berria
Homosexualitatea eta memoria historikoa
Gehitu elkarteak lesbiana, gay, transexual eta bisexualen memoria historikoari buruzko mahai-ingurua antolatu du.

Mahai-ingurua ostegun arratsaldean izango da, Donostiako Koldo Mitxelenan, 19:00etan hasita. Hiru lagunek hartuko dute parte:
Antonio Ruizek (Preso-sozial ohien elkarteko lehendakaria), Andres Garciak eta Sylvia Reyesek. Azken bi lagun hauek Frankismoaren jazarpena jasan behar izan zuten. Bere sexu-orientazioagatik Andresek, eta bere identitate transexualagatik Sylviak.
Agertu ezin dutenek internet bidez zuzenean jarraitu ahal izango dute mahai-ingurua.