“Homo” ****

“Homo” **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/homo/@@download/image/The_UV_Race_Homo.jpg
2011/07/04
kritika
Testua: Julen Azpitarte
The UV Race
120.zenbakia
Australiako Eddie Current Supression Ring punk rock taldeko hainbat musikari dabiltza post-punk egitasmo honetan. Diskoa In The Red zigiluak plazaratu du. Lehenago kasetean argitaratua izan arren, eta kalitate txikian, lo-fi erara, grabatu dute. Seikoteak The Fall mitikoen jariotik gertu dauden gitarra zaratatsuak, ahots hautsiak eta sintetizadore doinu minimalak zabaltzen ditu. Horrela irakurrita, kantu hauek zakarrontzira botatzeko baldintza guztiak betetzen dituztela dirudi, baina ez da horrela; xarma berezia isurtzen dute, eta hezurdura androideen erara mugitzeko aproposak dira.