Hizkuntza mordoa mundu osoan

Hizkuntza mordoa mundu osoan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hizkuntza-mordoa-mundu-osoan/@@download/image/12p4-1.jpg
2012/12/13
berria
Ba al dakizu zenbat hizkuntza dauden mundu osoan? Zaila da kalkulua egitea, baina 1996an egindako ikerketa baten arabera,  6.703. Haietako gehienak, %62 alegia, Asian eta Afrikan daude. Kontua da, hala ere, hizkuntza pila dagoen arren, urtero asko eta asko, gehiegi, galtzen direla eta zoritxarrez, gero eta hizkuntza gutxiago ditugula munduan. Euskara galdutako hizkuntzen taldean ez sartzea gure esku dago.