Hizkuntza gutxituak arriskuan

Europako 30 bat hizkuntza gutxitu arriskuan daudela diote adituek. Haien artean dira euskara, kaloera (ijitoen hizkuntza), aragoiera, okzitaniera, korsikera, gaelikoa eta baita gure artean hain ezagunak ez diren beste zenbait hizkuntza ere: kasubiera (Polonia), erromantxea (Suitza)
30 hizkuntza horien egoera ez da bera. Esaterako, euskarak 700.000 hiztun inguru dituen bitartean, hizkuntza galaiko-extremeñarrak (Espainiako Extremaduran egiten dena) 5.500 hiztun besterik ez ditu. Hala, galbide arrisku handiena duten hizkuntzak galaiko-extremeñarra bera, Trento aldeko zinbriera (5.000 hiztun), laponiera (15.000) eta Italiako Dolomitetako ladinera (30.000) dira, besteak beste.