Hizkuntza eta kultura gutxituen alde, Hendaia Film Festival

Hizkuntza eta kultura gutxituen alde, Hendaia Film Festival https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hizkuntza-eta-kultura-gutxituen-alde-hendaia-film-festival/@@download/image/hendaiafilmfest_1375698579.jpg
2013/08/05
berria
Hizkuntza eta kultura gutxituen alde, Hendaia Film Festival
Urriaren 17tik 19ra bitarte kultura, gizarte eta hizkuntza gutxituekin lotutako film laburrak ikusgai izango dira Hendaia Film Festival, film laburren jaialdian. Jaialdiaren berezko egitarauz haratago Kimuak, film laburren sareak, 'Euskaraz bizi nahi dut' ekimenak eta Begiraleak elkarteak kultura gutxituen aldeko egitasmoarekin bat egin dute.


Guztira, mundu guztiko 170 lan jaso zituzten Hendaia Film Festival egitasmo arrakastatsuaren antolatzaileek ekainaren 23ra bitarte, urte hasieran abiatu zuten lehiaketaren baitan. Jaialdia Urriaren 17an abiatuko da eta hiru egunez epaimahaiak aukeratu dituen film laburrak ikusgai izango dira Hendaian.

Aurten, Hendaia Film Festival zinema jaialdiaren lehen edizioak antolatu dituen berrikuntzetik haratago ere, aurreko urteetan egin dituzten hainbat egitasmok agerpena izango dute urriaren 17tik 19ra bitarte. 'Euskaraz bizi nahi dut' film laburren lehiaketak adibidez, Donostiako Zinemaldiarekin bezala Hendaia Film Festivalekin ere bat egin du aurten eta, ondorioz, urriaren 19an lehiaketa honetako pelikularik hoberenak ikusgai izango dira Varietes zinema aretoan. Era berean, Kimuak film laburren sareak eta Begiraleak elkartearen erakusketak ere, nagusituko dira Hendaian.

Jaialdiaren baitan ikusi ahal izango diren film labur guztiak Varietes zinema gelan ikusi ahal izango dira, eta gainontzeko erakusketa eta hitzaldiak Sokoburuko Mendi Zola aretoan egingo dituzte.