Hizki eta zenbakiak Mona Lisaren begietan

Hizki eta zenbakiak Mona Lisaren begietan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hizki-eta-zenbakiak-mona-lisaren-begietan/@@download/image/2011147026mona_lisa.jpg
2012/12/13
berria
Hizki eta zenbakiak Mona Lisaren begietan
Milanen margotu omen zuen Mona Lisa Leonardo Da Vincik. Ikertzaileek ez dakite nor den bertan ageri den emakumea, ez eta noizkoa den zehatz mehatz –1490 ingurukoa izan liteke–. Italiako Kultura Ondareko Batzordeko kide batzuek jakitera eman berri dutenez, gizakiaren begiarentzat ia ikusezinak diren hizki eta zenbakiak daude Mona Lisaren begietan. Eskubikoan l eta v letrak omen ditu, egilearen izenaren eta abizenaren lehen hizkiak alegia. Ezkerreko begian ere hizki batzuk ikusi dituzte, baina ez dira bereizteko gai izan. Hizki guzti horiek giltzarritzat jotzen dituzte Mona Lisa nor zen jakiteko. Argituko al da inoiz misterioa?