"Hitzaren arteak" jaialdia abian da Angelun

Ekainaren 8an hasi zen eta 16ra bitarte luzatuko da 'Hitzaren arteak' festibalaren lehen edizioa. Angelu Hiria eta Euskal Kultur Elkarteak antolatutako ekimena da, hitzaren omenez egingo dena.
Egitarau oparoa prestatu dute aste beteko jaialdiarentzako, eta kantaldiak, ipuin kontaketak, erakusketak eta abar ez dira faltako, den-denak, hitzaren eta hizkuntzaren alorrarekin lotuak. Aste betez hitzaren hiriburu bilakatuko da Angelu.
Besteak beste, azpimarragarria da ekainaren 11n astelehena, Itxaro Borda idazleak eta Serge Mauhourat ipuin-kontalariak aurkeztuko duten ikuskizuna. Euskara eta gaskoiera hizkuntzak uztartuko dituzte olerki eta musikaren bidez, eta hitza eta inprobisazioak izango dira protagonista nagusiak.
Hizkuntza nagusia frantsesa izango bada ere, abestiez, erakusketez, musikaz, eta gainerako ikuskizunez gozatzeko ez da arazorik izango. Hurbildu zaitez!
Ekainak 9, ostirala
Pascal Tourainek Le pilier de bar ikuskizuna eskainiko du La Royale tabernan, arratsaldeko 19:00etan
Ekainak 9 eta 10, ostirala eta larunbata
Fragance et Amelia erakusketa ikusgai izango da garraiobide publikoetan eta Quintaou merkatuan
Ekainak 11, astelehena
Itxaro Borda eta Serge Mauhourtek Des mots d"ici ikuskizuna eskainiko dute euskaraz eta gaskoieraz, iluntzeko 20:30ean
Ekainak 12, asteartea
Catherine Zarcate kontalariaren ikuskizuna, Udal Liburutegian, 20:00etan
Ekainak 13, asteazkena
Ecrire un mouvement konpainiak Le testament de Vanda ikuskizuna eskainiko du 20:30ean hasita
Ekainak 14, osteguna
Dis-moi Dimey ikuskizuna eskainiko du Theatre du Vivier taldeak iluntzeko 20:30ean
Ekainak 16, larunbata
Kantaldia Le petit ensemble 2 poche taldearen eskutik, 20:30ean hasita

Egitaraua