Historiako orgiarik jendetsuena antolatu dute!

Historiako orgiarik jendetsuena antolatu dute! Apuntatu zita: ekainak 2, Las Vegasen! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/historiako-orgiarik-jendetsuena-antolatu-dute/@@download/image/97de2f40606e40f905180b7bbd0ee5cf.jpg
2018/05/22
berria
Apuntatu zita: ekainak 2, Las Vegasen!
Historiako orgiarik jendetsuena antolatu dute!

Megane Life elkarteak urtero luzatzen du orgia erraldoi baterako deialdia, eta aurten, munduko errekorra gainditzeko helburua dute; hala, ekainaren 2an Las Vegasen bilduko dira mila parte-hartzailetik gora, historiako orgiarik jendetsuena osatzeko prest. Animatuko zara?

 

BAZENEKIEN?

Oraingoz, errekorra Japonian dago; 2017an 500 laguneko egin zuten historiako orgiarik handiena.

 

MASKARADA

Eyes Wide Shut film mitikoan bezala, parte hartzaile guztiek maskarak eramango dituzte, beren identitateak babesteko; izan ere, Megane Lifek antolatzen dituen festak oso mediatikoak izaten dira. Hori bai, beren jostailu erotiko gogokoenak eraman ditzakete. Badakizu beraz, hartu zure jostailua eta parte hartu!