Historiako DNA zaharrenetakoa topatu dute

Orain arte topatu den DNA arrastorik zaharrena agertu da Errusiako permafrost izotzean. Hala, mamut baten haginak erabateko errekorra gainditu du: milioi bat urte baino gehiago ditu. Hain zuzen, orain arte topatutako mamut arrasto zaharrenak duela 780 mila urtekoak dira.
Krestovkan topatutako hagin honetan topatutako DNAk eskainitako informazioaren arabera, mamut hori duela 1,65 milioi urte bizi izan zen. Aldiz, Adychan topatutakoak 1,34 milioi urte ditu, eta Chukochyakoak aldiz, 0,87 milioi urte.
Eta hori ez da guztia; ikertzaileek adierazi dutenez, Siberia ekialdean garai horretan bi mamut leinu bizi izan ziren. Gauzak horrela, Adycha eta Chukochya zonaldetan topatutako mamutak mamut iletsuaren arbasoak lirateke; aldiz, Krestovkako mamuta zehar ezberdina da, orain arte ezezaguna. Ikertzaileen ustetan, Amerika Iparraldean topatutako mamut moten antza dauka; hortaz, Bering itsasartea igaro eta Amerika konkistatu zuen mamut mota izan daitekeela uste dute.