Hirugarrenez, heldu da Kultur Maratila

Kultur Leioak eta Artedramak elkarlanean antolatzen duten euskal sorkuntza ekimenak hirugarren edizioa izango du aurtengoa. Otsailaren 20tik 23ra bitarte, bertsoak, dantza, antzerkia eta musika barnebiltzen dituzten sei lan eskainiko dituzte, euskara hutsean.
Datorren ostegunean, otsailak 20, iluntzeko 20:30ean Leikoako Auditoriumean abiatuko da Kultur Maratila zikloa, Dxusturi Teatroaren Konpota antzezlanarekin. Hainbat euskal antzokik martxan jarritako Zubi egitasmoaren lehen fruitua da, eta Pablo Ibarluzearen zuzendaritzapean, Philippe Gaulierren obra euskaraz taularatuko du Eneritz Artetxek.
Baina antzerkia ez ezik, musika, dantza eta bertsoa ere ikusi eta entzun ahal izango dira datozen egunetan Leioan. Besteak beste, hilaren 21ean, Ertza dantza konpainiak eta Asier Zabaletak prestatuko NAN lana aurkeztuko dute Auditoriumean, 20:30ean, eta Mixel Etxekopar eta Francois Rossé musikarien Trashumantzia kontzertua izango da ostean, 22:00etan.
Larunbatean Ttanttakaren Zazpi aldiz elur antzezlana eta JB Pedradasen Pepino ustelak (hozakiluan) obrak izango dira ikusgai, 20:30ean eta 22:00etan Auditoriumean, hurrenez hurren, eta zikloari amaiera emateko, Gabriel Aresti Kultur Elkarteak eta Zenbat gara egitasmoak musika, bertsoak eta antzerkia uztartzen dituen emankizuna aurkeztuko dute, Gabrielen lekua izenekoa, poeta eta idazle bilbotarraren omenez.
Sarrerak
Egitaraua, beraz, bete-betea dator beste urte batez. Horregatik, ezertxo ere galdu nahi ez duten horientzako bonoa jarri dute eskuragai 30 euroren truke. Aldiz, emanaldi bakoitzerako sarrerek 6 eta 10 euro artean balio dute.