Hirugarrena ohean

Hirugarrena ohean https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hirugarrena-ohean/@@download/image/201112284489Jukusui-Kun.jpg
2012/12/13
berria
Jukusui-Kun izeneko peluxe hartza aurkeztu berri dute Japonian, non bestela. Herrialde honetan bi milioi hiritarrek ezin begirik itxi pasatzen dituzte gauak ohean alboan duten horrek animalien modura egiten duelako zurrunga apnea-hipopnea sindromeak jota. Jukusui-Kun dispositiboa gai da odoleko oxigeno kantitatea nahiz arnasketa dezibelioak neurtzeko eta, datu hauetatik abiatuta, robotak lo dagoena laztantzen du eta kilimak egiten dizkio posturaz aldatzera behartuz eta, beraz, zurrunga hotsak etenez. Salbazioa!