Hiru kontzertu antolatu ditu Usopop jaialdiak

Hiru kontzertu antolatu ditu Usopop jaialdiak Lehena abuztuaren 25ean izango da Saran, eta Unai bilbotarra, Botibol frantziarra eta Tatxers talde nafarra arituko dira. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hiru-kontzertu-antolatu-ditu-usopop-jaialdiak/@@download/image/usopop.jpg
2021/07/30

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Lehena abuztuaren 25ean izango da Saran, eta Unai bilbotarra, Botibol frantziarra eta Tatxers talde nafarra arituko dira.
Hiru kontzertu antolatu ditu Usopop jaialdiak

Usopop jaialdia duela 10 urte sortu zuten jendeen, belaunaldien, komunitateen eta kulturen arteko loturak josteko. Osasun egoerak trabak jarri dizkie horretarako, baina ez dute amore eman hala ere; "bihotzak josiko ditugu berriz" adierazi dute antolatzaileek. Filosofia horri eutsita, hiru kontzertu antolatu dituzte Saran datozen hilabeteetan. 

Lehena abuztuaren 25ean izango da Keinun, 19:00etan. Bertan hiru artista igoko dira oholtzara, gainera. Unai bilbotarra arituko da batetik. The Living And The Dying Of A Man hamaika kantuz osatatutako diskoa du kaleratua eta folk kantagintzaren unibertsaltasuna gogorarazten du. Tatxers talde nafarra ere izango da agertokian. Taldeak lan labur berria uda honetan kaleratuko du. Azkenik, Botibol frantziarrak ere joko du Sarako jaialdian. La Fièvre Golby lana plazaratu zuen Usopop diskoetxearen laguntzarekin eta bertan pop landu batera itzuli dira. Sarrerak salgai daude 9 euroan. 

Beste bi hitzordu ere iragarri dituzte. Bata, irailaren 26an izango da Suarriaga parkean; This Is The Kit eta Rüdiger arituko dira. Bestea, berriz, azaroaren 14an izango da Santa Katalina kaperan, Amorante eta Choc Gazl musikariekin.