Hiru euskal artista Poloniara!

Etxepare Euskal Institutuak eta Donostia 2016 Fundazioak elkarlanean, euskal artisten mugikortasuna sustatzeko eta Wroclaw (Polonia) eta Donostiako sortzaileen artean zubi lanak egiteko, hiru euskal artistentzako egonaldiak eskainiko dituzte. Izena emateko epea otsailaren 28ra bitarte izango da zabalik.
Etxepare Euskal Institutuak eta Donostia 2016 Fundazioak lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten iragan abenduan, Europako Kultur Hiriburutza proiektuan elkarrekin lan egin eta beren arteko harremanean sakontzeko. Eta hitzarmen horretatik eratorritako lehen ekimena hiru euskal sortzailerentzako atzerriko egonaldia izango da.
2016an, Donostiarekin batera, Poliniako Wroclaw hiria izango da Europako kultur hiriburu, eta bien arteko zubi lana egiteko nahiz euskal artistei nazioartera irteten laguntzeko helburua du bi erakundeek abiatutako proiektuak. Arte eszenikoen, musikaren, literaturaren, arte plastikoen eta ikus entzunezkoen alorretan aritzen diren hiru artistak 15 eta 20 egun arteko egonaldiak egingo dituzte ekaina eta uztailean, beti ere, Wroclaw/Donostia 2016 Europar Hiriburutzetako ildoekin lotura duten egitasmoak lantzeko.
Elkarlan sarea sortu eta tokian tokiko hizkuntza nahiz kultura zabaldu ahal izateko, egonaldia egiten duten artistek Euskal Herriko nahiz bertako sortzaileekin lan egiteko aukera izango dute, noski.
Hautaketan parte hartzeko
Izena emateko epea otsailaren 28ra bitarte izango da zabalik, eta dokumentazioa Etxepare Euskal Institutuaren egoitzan (Donostian) entregatu beharko da. Artista bakoitzak proiektu bat aurkeztu beharko du, erresidentzian zehar garatuko duena, alegia. Hautatuko hiru artistek 2.000 eurona jasoko dituzte.
Egitasmoari buruzko informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, sartu hemen!