Hipokresia liberalak

Hipokresia liberalak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hipokresia-liberalak/@@download/image/201071423ziargi_1362513808.jpg
2010/01/01
erreportajea
Ziargi Etxarte
Hipokresia liberalak


Venezuelako Chavezek iragarri du hemendik aurrera hiru minutuko dutxak hartzea eskatzen duela, ur gehiegi ez gastatzeko; eta ziztu batean hasi dira eskuin neoliberala eta ezker sozialdemokrazia bera barregarri utzi nahian. Beren burua ezkertiar edota ekologistatzat dutenek pentsatu beharko lukete ez ote den hori benetako ekologia; gizarte honetako gehiegizko gastuak murrizten dituena, alegia. Hiru urtean behin kotxe berria erosten badute ere, gutxik esango dute ez dutela ekologian sinesten. Itxurakeria.

Ez ezazue tapa
gizonaren ahoa.
Defendi dadin. 
Hainbeste bidegabe
egin zaio
azken ehun mila urte honetan...

Makil batez jendea jotzea ezin dela lana kontsideratu irakurri nuen aurreko batean. Hor dabiltza segurtasun zerbitzuak metro, kale, jai eta besteetan kolpeka, gainerako hankabikoen aurka. Hori bai, inork ez du gero biolentziaren apologiarik egingo, erasotzaileak eta biolentoak haiek direla onartu gabe.

Zurikeria.
Orain, 
besoak
indar-gabeturik ditu, 
burua erdi
bitan; 
ez diozue 
kopetan adarrik
ernatzen
utzi;

Amadeu Casellas preso katalanak 23 urte daramatza kartzelan, odol deliturik eduki gabe. Banku atrakatzailea zen, baina harentzako lapurtu beharrean langile borrokak laguntzeko egin zuen. Eta hala ere, 1.000 euroko soldatadun langileek ez diote aurpegirik aterako, beraien soldata miserablea lapurreta bada ere, lapurtzea gaizki dagoela ondo ikasia dutelako. Hipokresia.

Orain, 
besoak 
indar-gabeturik ditu, 
burua erdi
bitan; 
ez diozue
kopetan adarrik
ernatzen
utzi; 
ebaki dizkiozue
eskuak, 
ez dezan ezpatarik
astin.

Itxurak dena esan nahi duen gizarte honetan, hainbeste zaintzen da kanpotik ikusten dena, azkenean barrukoa ustelduko zaigula.

Gabriel Aresti poeta sozial eta iraultzaile bezala definitu dute, eta poeta hiritar bezala ere bai. Kritikoa, egiazalea eta itxurakerien aurkakoa, sufritzen zutenekiko elkartasunaren soka luzatzen zuena. Berak idatzirikoa da artikuluko poema.

Orain, 
besoak
indar-gabeturik ditu, 
Hor datza. 
Ezin defendi diteke
indarrez.
Bakar-bakar-bakarrikan
geratzen zaio
hitza.

Jaso aldizkaria

Urtean 25€

Kultur apur batek ez dizu kalte egingo. Zauden tokian zaudela jaso GAZTEZULO

Harpidetu