Himalaia Indiako zenbait lekutatik ikusi daiteke 30 urtetan lehengo aldiz

Himalaia Indiako zenbait lekutatik ikusi daiteke 30 urtetan lehengo aldiz Mendikatea 160 kilometrotara ikusi ahal izan da pandemiagatik aireko kutsadura maila jatsi delako. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/himalaia-indiako-zenbait-lekutatik-ikusi-daiteke-30-urtetan-lehengo-aldiz/@@download/image/el-himalaya.jpg
2020/04/21

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Mendikatea 160 kilometrotara ikusi ahal izan da pandemiagatik aireko kutsadura maila jatsi delako.
Himalaia Indiako zenbait lekutatik ikusi daiteke 30 urtetan lehengo aldiz

Lehengo aldia da ia 30 urtetan Himalaia 160 kilometroko distantziara ikusi litekeela. Hau ezinezkoa zen orain arte kutsaduragatik, baina konfinamenduaren eraginez berriz ere ingurukoen bistan geratu da mendikate ahaltsua. 

Honen berri pertsona askok eman duten euren sare sozialetan. Batez ere Jalandhar hirian bizi diren biztanleek, hamaika argazki igo dituztelarik. Batzuk berehala biralizatu dira. 

Indian aurkitzen dira hiririk kutsatuenak. Munduko 30 hiri kutsatuenetatik 21 bertakoak dira, horietako sei gainera zerrendako lehen hamar postuetan daude 2019ko datuen arabera. Konfinamenduak iraun duen 17 egunetik 16etan Indiako Jalandhar hiriko airea ona bezala baloratu dute adituek. Aurreko urtean data berdinetan ez zuen egun bakar bat ere izan airearen balorazio onarekin. 

Oinarrizko jarduerak ez diren industrien itxierak, konfinamenduak eta hegaldiak bertan behera uzteak kutsadura mailak %44 murriztea ekarri du Indian.
Hori eskertzeko naturak opari bezala Himalaiaren handitasunaz gozatzen utzi digu. Ea noiz arte!