Hileta berdeak eta bizitzako azken uneak dakarren arrasto ekologikoa

Heriotzari aurre egiteko gure moduak aldatzen joan dira denbora zehar eta migrazioa edota aldaketa klimatikoa bezalako gaiek ere baldintzatu dezakete ehorzketak egiteko ditugun moduak. Hileta Zuzendari Nazionalen Elkartearen arabera, non Estatu Batuetako hileta estatistikak aztertzen egon den, datozen urteetan errausketa lehenetsiko da beste aukeren gainetik, ez hori bakarrik, %54 haztea espero da. Horren beste aldean ehorzketa dugu. 90. hamarkadara arte estatubatuarren lehen aukera izan zen eta egun %41ak aukeratzen du modu hau.
Hileta berdeak
Gertatzen denean zaila da ingurugiroan hiletek izan ditzaketen kalteak kalkulatzen hastea. Haatik, hiltzeak izan ditzakeen eragin demografikoetan pentsatzen hasten bagara konturatzen gara erabilitako erregaia eta kimikoak kaltegarriak izan daitezkeela ingurugiroarentzat. Batetik, hirietako espazioa garestia eta mugatua da. Bestetik, gorpu bat baltsamatzeak ur kantitate handiak exijitzen ditu eta baita produktu kimikoen erabilera ere, eta noski, guzti hori lurrera doa. Elkartearen zuzendaria den Matt Baskerville-rentzat belaunaldi berrien migratzeko joeragatik hilerri lokaletan kriptak edukitzeak ez du zentzu askorik egun. Gainera, milenial-ek eta hortik atzeragoko belaunaldiek kontzientzia ekologiko garatuagoa dute eta horregatik, ez da harritzekoa hileta ekologikoei buruzko interesa hazi izana.
Hau gutxi balitz, migrazioagatik eta globalizazioagatik sorrerako herri edo hiriaren loturak galdu edo behintzat kaltetu egin dira. Ondorioz, pertsona asko eta asko ez dira jaiotako herri edo hiri berean ehorzten, maite dugun pertsona hori jatorrizko lurraldera ekartzea ez baita beti aukera bideragarria.
Uraren bidezko errausketa
Hidrolisi alkalinoak prozesu abstraktu eta kimiko bat dirudi, baina bere ospea haziz doa etengabe. “Garrik gabeko errausketa” bezala ezagutzen den aukera honetan ur beroa sodio edo potasio hidroxidoarekin nahasten da ordu batzuen buruan gorputza ur bihurtuz.
Errausketa tradizionalean bezala, desegin ezin daitezkeen zenbait objektu (metalak, hezurrak) kutxa batean gorde daitezke familiak erabaki dezan zer egin horiekin, eta erabilitako ura edozein tokitan askatu daiteke, bere arrasto ekologikoa askoz murritzagoa baita.
Naturak bere bidea jarraitzen du
Heriotzaren momentutik, giza gorputza, beste bizidunenak bezala, deskonposizio prozesu gradual batean sartzen da. Honen aurrean, muturreko aukera izanik ere, erabat bideragarria den aukera ekologikoa eskaintzen du Recompose deitutako enpresak.
Recompose enpresak deskonposizioaren prozesu naturala gelditu ordez, prozesuak, baldintza kontrolatu batzuen barruan, bere bidea egin dezan uzten du. Ondoren, denbora jakin bat pasata, metro kubiko bat konposta entregatzen die bezeroei. Lur hau, literalki, familiak erabakitzen duen lorategiren batean aprobetxatu daiteke, nahiz eta egun oraindik legediak Seattle hiriaren barruko lorategi baten barruan uzten duen soilik.
Aukerak aukera balio beza albiste honek bizitzako azken uneek ingurugiroan izan ditzakeen eraginez hausnartzeko; ez baitie maite ditugunei bakarrik eragiten, baita hauei utziko diegun munduari ere. Tanatologia bezalako kontzeptuek ospea irabaztea, eutanasiari buruzko legeak aldatzea (hemen tabua den beste gai bat) eta heriotzari buruzko hezkuntza batek ibilerrazagoa bihurtu lezake ezinbestean guztion igaro beharko dugun heriotzaren bidea. Hausnartu bada gorputz bat habitatzeak dakartzan pribilegio eta arduretaz.