Hilekoa irudikatzeko emojia, azkenik
Bada tabuak hausteko garaia!

2019 urteak emoji sorta berria ekarri du mugikorretako mezuak alaitzeko, eta berritasunen artean, hilekoa irudikatzeko odol tanta bat txertatu dute. Hala, tabuak behingoz hausteko pauso txiki bat eman dute; izan ere, une honetan bertan 300 milioi emakume hilekoarekin dauden arren, oraindik askok ezkutatu beharreko "emakumeen kontu desatsegin hori" bezala dute hilekoa.
Guztira 230 emoji aurkeztu berri dituzte, eta hilerokoarekin batera hainbat proposamen interesgarri argitaratu dituzte, esate baterako, gurpildun aulkiak, itsuentzako txakur laguntzaileak edota audiofonoak. Zein da zuen gustukoena?